Karl MARX eta Friederich ENGELS : KOMUNISTA ALDERDIA-ren AGIRIA, Editions de la Librairie du Globe (Colección ebro) 1.971 PRINTED IN RUMANIA
Herri guztietako langilleak, alkartu zaitezte !
Euskal itzulpena-ren Hitzaurrea
Aitor-en hizkuntza zaharren gorabeherak sakonki begiztatzen dituztenak, pozik egiazten dute euskal-kulturaren benetako pizkundea. 1.545-garren urtean agiri zan aurreneko euskerazko idaz-kana ezkeroztik, iñoiz ere eztira ugaritu egungo bezela euskal-argitaraldiak.
Hala-ere, kerizpe batek lañotzen du oraindio euskal-bibliografía: irautzaile ta aurretzaile idazlan-gabetasunak. Aintzagarri ta txalogarri eredu batzuek ezik, gaurko euskal elederra ezta egokitzen euskaldun jendetzaren zati haundi baten berrizale xedeekin, ezta-ere munduan gerta diran iraultzaille aldakuntzen garaiakin.
Utsune hori betetzea dator -zati txiki-txiki baten bederen- Marx-ek eta Engels-ek, jakintza-sozialismuaren bikote maixu ospetsuak, utzi zigun historiko idaztiaren euskal-itzulpena.
Jakiña, hau argitaratzeakoan arkitzen ditugun historiko baldintzak urrun daude lehenengo aldiz azaldu zan garaian nausi ziranetik. Baiño klaseen burrukaz, proletargoaren historiko iraultzaille eginkizunaz, munduari buruzko materialista adigaiaz eta abar AGIRIAN adierazten diran oiñarriak, gaur ere baliodunak dira.
1.848-ko alemandar argitaldiaren erderaztea, Mosku-n 1.948-garren urtean azaldutakoa, erredutzat harturik euskeratu det. Hala-ere, egokia ta honurakorra iruitu zait gaiñeratzea Engels-ek geroago ezarri zitun aldaketa ta oharpenak, edo zentzu berri bat emateko esaerari edo hau argiagotzeko.
Euskeratzeakoan, asmo bakarra euki det: euskera ulergarria, adigarria idatzi.
Zuk esango didazu, irakurle adiskide, ardietsi detan helburua.
Eskerrik asko.
Euskeratzaillea
Sozialista ta komunista elederra
Oposiziñozko beste alderdien eretzean komunistek daukaten jokabidea
Astrabudua-Erandion sartuta, 1.997ko Uztailan.
EGOKI HERRIKO TABERNAko Lan taldea.